AKTUALITATEA


| 2021-10-15 16:59:00

EH Bilduk legez besteko proposamen bat aurkeztu du gaur Legebiltzarrean Jaurlaritzari eskatzeko hezkuntza eremuan aplikatzen duen Covid-19 protokoloa premiaz aztertu eta egokitu dezala 12 urtetik beherako haurrek, gainerako herritarrek bezala, espazio irekietan eta jarduera fisikoan maskara kentzeko aukera izan dezaten, irakaskuntza arloko hainbat eragilek eskatu duten moduan.

Rebeka Uberak adierazi duenez, “12 urtetik beherako ikasleei gainerakoei aplikatzen ez zaizkien irizpideak aplikatzeak eta, hala, patioan ere maskara erabiltzera derrigortzeak ez du zentzurik une honetan dugun egoera kontuan hartuta; izan ere, txertaketari esker babes maila handia lortu da koronabirusaren aurrean eta larritasun maila jaitsi da beraz; gainera, zientziari esker gehiago dakigu orain, besteak beste, espazio itxietan ematen dela bereziki  kutsatzeko arriskua, ez espazio irekietan, argi utzita horrek ez gaituela bestelako prebentzio neurriak bertan behera uztera eraman behar”.