Ez dut baloratuko zer eskaini edo eman dudan edo zer ez. Hala ere, urte hauetan ere hurbiletik egiaztatu dudan zerbait partekatuko dut, nire inguruan izan ditudan pertsonen profila: denbora eta ahaleginak gizarte hobea eraikitzeko eskaintzen dituzten pertsonak; guztion bizitza hobetzeko helburua duen jendea; neoliberalismoak eskubide sozialak murrizten jarrai ez dezan, eta gehiengoaren bizitza eta, batez ere, pertsona behartsuenena gero eta zailagoa bihurtzen jarrai ez dezan beharrezkoa den barrikadetan daudenak.
Hurbilen izan ditudan eta hurbilen ezagutu ditudan EH Bilduko pertsonak militantzia interes pertsonalekin kutsatzen ez duten horietakoak dira. EH Bilduko zinegotzi kideak: Natxo, Lamia, Santi, Nagore eta Aitor; udalgintzan zinegotziak ez diren taldeko kide direnak; mahai politikoa osatzen dutenak; erantzukizun zehatzik izan gabe beren denbora, laguntza eta ideiak ematen dituztenak... Hau guztia baieztatzeak pozgarria eta itxaropentsua da. Eta inongo norberekeririk gabe zein solidaritate guztiarekin gehien eskaintzen dutenekiko miresmena ere sentitzen dut.
Arrazoi pertsonalengatik zinegotzi izateari uzten diodanean, esker ona sentitzen dut. Eskerrak ematen dizkiet nigan konfiantza jarri zutenei, eta oraingo erabakia hartzerakoan ulertu eta lagundu didatenei. Poztasuna ere sentitzen dut. Bereziki pozten naiz etengabeko eta hurbileko tratuari esker sakondu ditudan aurretiko adiskidetasunengatik, baita ere sortu direnengatik.
Ez dakit noraino bete diren nigan konfiantza jarri zutenen itxaropenak, edo pertsonalki babesa adierazi zidatenenak. Baina oroitzapen berezi bat izan nahi dut duela urte gutxi arte ezagutu ez nuen pertsona batentzat: Isidro. Ezagutu nuen eta laster hasi nintzen miresten. Oroitzapen maitagarri bat bezala gordetzen ditut bere azken animo mezuak. Denok zerbait ematen badugu, bera dena ematen duen horietako bat izan zen.
Orain Estik beteko du nik utziko dudan lekua. Esti ez da zerbait ematen duten horietakoa, eta hurbiletik daki zer den dena ematea. Horietako jendea ere izango du ondoan.
Animo, Esti. Eta egongo zaren tokian egongo zarelako: ZORIONAK EH BILDURI! Eta horregtik ere: ZORIONAK LAUDIORI!
Jose Mari Gutiérrez Angulo
Laudio, 2021eko irailaren 27a