EH Bildu Laudioko Mahai Politikoak Ainize Gastaka proposatu du 20023ko Udal Hauteskundeetarako alkategia izateko eta behin epea amaituta, hautagaitza bakarra izan da. Gauzak horrela, eta EH Bilduren barne araudian jasotzen den bezala, oinarriak berretsi behar du proposamena. Bozketa otsailaren 2,3 eta 4an izango da.
Ainize Gastaka (Laudio, 1985) Zuzenbidean lizentziatuta dago eta abokatu espezializatua da arlo zibilean, administratiboan eta penalean. 2012tik, gainera, besteak beste, genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko ofiziozko txandako abokatua eta atxilotuari laguntzeko ofiziozko txandako abokatua ere bai. Laudioko gazte asanbladan, Ikastolako euskara batzordean eta gazte eta ikasle mugimenduan parte hartu du.