EH Bildu Laudio pozik agertu da Madrilen lortutako aurrekontu-akordioarekin. Izan ere, akordio horri esker, Laudioko Udalak Antzokiari egingo dion ekarpen ekonomikoa erdira murriztuko da eta lau milioi eurotik bi milioira pasatuko da. 6,5 milioi euroko aurrekontuarekin, finantzaketarako akordio bat lortu zen; horren arabera, Eusko Jaurlaritzak 500.000 euro jartzen zituen, Arabako Foru Aldundiak bi milioi euro eta gainerako 4 milioi euroak Laudioko Udalaren kontura ziren.
Orain, EH Bilduk Madrilgo Gobernuarekin lortutako akordioari esker, Laudio Udalak bere kontuak arinduko ditu. “Pozten gara beste erakunde batek gure udalerriarentzat beharrezkoa zen baina inbertsio handia egiten zuen azpiegitura baten finantzaketan parte hartzeaz. Orain, udalak bi milioi euro horiek gure bizilagunen beste behar batzuei erantzuteko erabili ahal izango dituzte”, azaldu du Nagore Gomara zinegotziak.
Udalak Latiorron 500 lagunentzako LEKU (Laudioko Ekintza eta Kultur Unea) Antzokia eraikitzeko lanak esleitu berri ditu. Horrez gain, erabilera anitzeko espazio bat eta kafetegi bat izango ditu.