AKTUALITATEA


| 2022-09-13 08:03:00

Pasa den astean, EAJ-PSOE gobernu-taldeak Ellakuriko igerilekuen itxiera data aurreratu zuen. Haien azalpenen arabera, instalazioetan arazo tekniko ugari antzeman dira, eta ondorioz, urak ez ditu beharrezko baldintzak bete. Gure ustez, arazo horiek abandonu- eta utzikeria-egoera baten ondorio izan daitezke instalazioak urte osoan zehar mantendu ez direlako.

Bestalde, langileek adierazi dutenez, eta zenbait komunikabidetako iturrien arabera, ponpen funtzionamendu txarraren ondorioz, uraren kalitatea ez da egokia izan (kloro eta PH maila desegokiak) eta algak agertu dira.

Egoera hori kezkagarria iruditzen bazaigu ere, horrek erabiltzaileen osasunean eragin ditzakeen inpaktuagatik eta ondorioengatik, kezkagarriagoa iruditzen zaigu gobernu taldeak instalazioak itxi aurreko asteetan jakin izana igerilekuetako uraren kalitatea ez zela egokia, eta hala eta guztiz ere, instalazio horiek irekita edukitzea herritarren segurtasuna arriskuan jarriz.

Uste dugu egoera horrek azalpen publikoa merezi duela, benetan zer gertatu den argituz eta PNV-PSOE gobernu-taldeak erantzukizunak bere gain hartuz.

Horrek agerian utzi du gobernu-talde hau autobonboaren eta propagandaren gobernu-taldea dela, eta egunero ikusten zaizkiola bere mugak; honelako gertakariek arriskutsuak izan daitezke Laudioko bizilagunentzat.