AKTUALITATEA


| 2020-07-03 10:24:00

Laudio, 2020.07.03. Gaurko Tokiko Gobernu Batzarrak LANBIDE enplegu zerbitzuaren bidez mantentze lanetako bi peoi espezialista hautatzeko prozesuaren oinarriak onartu ditu, baita lan-eskaintza publiko baterako iragarkia eta oinarriak ere.

EH BILDU Laudiok 2 peoi kontratatzeko jarraitutako prozesua salatu du, uste baitu kontratazio hauek egiteko prozedura ez dela inongo funtzio publikoko batzordetan landu eta ez dela iragarri, ez zaiela herritarrei jakinarazi. Alderdi subiranistaren arabera, badira enplegu publikora iristeko gardentasuna eta aukera-berdintasuna hobeto bermatzen duten prozesuak, eta azpimarratu du kontratazio horiek argi uzten dutela, denboran errepikariak edota egituran estrukturalak diren behar edo funtzio horiek betetzeko, udalak lan-poltsa berriak izan beharko lituzkeela.

EH BILDU Laudiok LEParekin jarraitutako gardentasun eta informazio falta ere kritikatu du. “LEP bat egiteko beharrarekin bat eginez, ez dugu uste EAJ-PSEren gobernu-taldeak jarraitutako moduak zuzenak izan direnik. Berriro salatzen dugu honen moduko gai garrantzitsuak aldez aurretik batzorde batean landu ez izana” adierazi dute subiranistek. Era berean, kritikatu dute zerbitzu-eginkizunen arazoa aldez aurretik aztertu ez izana, eta iragarritako lan eskaintza publikoa orokorra ez izatea.