~2019ko ekainera arte ZUIN udal komunikazio baliabidea izan da, herritarrei udaletxeko eguneroko jardunaren berri emateko, herriko agenda zabaltzeko, eta antzekoak egiteko erabili da.
Baina Laudioko udal gobernu taldeak aldaketak ezarri ditu komunikazioan.
Hilabeteak dira Gobernu taldeak Udala eta Alderdia bereizten ez dituela, eta sei hilabete eskas agintean dagoen EAJ-PSE koalizioak modu alderdikoian erabiltzen du guztiona den baliabidea.
Guzti honen aurrean Laudioko EH Bilduk, OMNIArekin batera, mozio bat aurkeztu du hiru eskaerakin:
1.- Udalak komunikabide publikoen erabilera alderdikoia egin duela onartzea.
2.- Udal komunikazioaz arduratzen den zinegotziak behar diren azalpenak eman ditzan dagokion batzordean.
3.- Komunikabide publikoei buruzko JARDUNBIDE EGOKIEN DEKALOGO bat sortzea, osoko bilkuran aho batez onartua.