Laudio. 2021-09-13. Esti Gorostiaga Uriartek Jose Mari Gutierrez Angulo ordezkatuko du EH Bilduko Udal Taldean. Jose Marik gaur uko egin dio bere karguari eta irailaren 27ko udalbatzan zinegotzi izateari utziko dio. Esti Aretan jaio zen 1968an eta famili medikua da, osasun publikoan, Osakidetzan hain zuzen ere, aritzen dena. Euskal presoen osasun eskubideen defentsan aritzen diren hainbat elkarteetako (Jaiki Hadi, Osabideak) kidea ere bada.