AKTUALITATEA


| 2020-06-05 10:01:00

Laudio 2020/06/05. Ikusita azken asteotan osasun krisia jorratzeko gobermu taldeak bozeramale batzorderik deitzen ez duela, EH Bildu Laudiok duen laguntzeko prestutasuna berretsi du, eta deseskaladaren hirugarren fasearen atarian, udal gobernuari hainbat proposamen helarazi dizkio:

1.- Kanpaina propio bat abiaraztea, herritarrei informazioa zabaltzeko, mezu positiboak erabiliz eta arduraz jokatzeko deia eginez

2.- Udan garatzeko ekintzak martxan jartzea: umeentzako jarduerak  eta aisialdi-programazio berezi bat.

3.- Tokiko turismoa sustatzea, herriko natura eta kultura ondarearen aberastasuna balioan jarriz, eta euskal herritarrei ezagutaraztera emanez.

4.- Tokiko kontsumoa bultzatzea. 

5.- Garbiketa protokoloa ondo definitzea eta zerbitzua indartzea. 

6.- Sarrera eta erabilera neurriak zehaztea, udaletxeko jarduera berreskuratzeko.

7.- Haur eta gazteen eguneko zentroa berriz martxan jartzeko aukera aztertzea, kolektibo zaurgarriarekin harremana izateaz gain,

Gaur goizean, bertan, “oposizioari helarazi beharreko informazioa berriz ere murrizten ari dela salatu, eta hau guztia lantzeko eta modu partekatuan egiteko, bozeramaile batzordea deitzea eskatu diogu udal gobernu taldeari” esan du Lamia Arcasek, EH Bildu Laudioren bozeramaleak.