Lasarte-Oria EH Bildutik Udalgintza Herrigilearen ereduan ari gara lanean. Partaidetzan oinarritzen diren egiteko modu eta kudeaketa ereduen aldeko apustu irmoa dugu. Udala eta herri eragileak hartu emanean, bakoitza dagokion arduratik eta herritarrek dituzten beharretatik lan egin nahi dugu. Lasarte-Orian bizi garen guztiok komunitate bera osatzen dugula abiapuntu gisa hartuta, guztion ongizatea bermatuko duten politika publikoak abian jarriko ditugu. Eta, gure muinetako bat politika egiteko modua da; hau da, herritarrekin lan egitea.
Komunitatea elikatu eta gure herria aberasteko prozesu bati ekin diogu: Herrigintzen. Gure herrian, arlo bakoitzean, nolako Lasarte-Oria, nolako herria nahi eta behar dugun hausnartu nahi dugu.
Bideari ekiteko, maiatzeko bigarren hamasbotaldian honako alor hauei helduko diegu: sozioekonomia, hezkuntza, jarduera fisikoa eta kudeaketa-eredua. Horretarako, alor bakoitzeko aritu eta adituak izango ditugu herrian, gaiaren gaineko ikuspegiak elkarbanatu, ereduak ezagutu eta guztion artean hausnatzeko.
Pandemia dela eta, aforo mugatua izango da, eta, beraz, bertaratzeko asmorik baduzue aurrez eman behar da izena: 683319821 telefono zenbakira idatzita edota lasarte-oria@ehbidu.eus korreora mezua bidalita (saio guztiak grabatuko ditugu eta ikusgai egongo dira).