Iruñea

Albisteak

Santo Domingoko polikiroldegia eta aparkalekua, Manuel de Falla ardatz jasangarria eta Sadar kaleko jardin botanikoa dira EH Bilduren proposamenak

'30 Hiria’ estrategiaren garapena eta Pobrezia Energetikoaren aurkako Plan Integrala dira EH Bilduk aurkeztutako beste konpromisoetako batzuk

| 2019-05-14 18:10:00

 

Joxe Abaurreak, Iruñeko Alkatetza berresteko EH Bilduren zerrendako kideak, adierazi du gaur beharrezkoa dela mugikortasun jasangarriaren alde eta ingurugiroa babestearen alde legegintzaldi hasitako bidean sakontzea, belaunaldi berriek etorkizuneko hiri bat izatea bermatzeko. Abaurreak hiru lan ildoren arteko batuketaren alde egin du: batetik, oinezkoentzat espazio publikoa irabazi, garraio publikoaren eta garraio jasangarrien alde egin ardatz berde berriak bultzatuz eta ’30 Hiria’ estrategian sakondu; bigarrenik, autonomia energetikoaren aldeko apustua gauzatu udal komertzializadorearekin eta Pobrezia Energetikoaren kontrako Plan Integral batekin; eta hirugarrenik, hirigintza planifikazio jasangarriaren alde egin, azpiegiturak lehenesteaz gain, hirian oinezkoen mugimendua bultzatuko duena. Ildo horretan doa EH Bilduren proposamen nagusietako bat, datorren legegintzaldiari begira: Santo Domingoko baratzetan polikiroldegi bat eta bizilagunentzako aparkaleku bat eraikitzea, plaza publiko bikoitza irekiko duena eremu horretan, baita Parmako bastioiaren konponketa eta irisgarritasun arazoak konpontzeko bi igogailuren kokapena ere. 

Ildo horretan berean, eta erdiguneko amabilizazio estrategian sakontzeko helburuarekin, Joxe Abaurreak Bosquecillo kalean burutu duen agerraldi batean, eremu hori bulebar bate bilakatzearen aldeko apustua egin du, Alde Zaharraren eta ekialdeko auzoen arteko komunikazio hobetzeko eta Takonera parkearen barruan integratzeko, hiritarrek erdigunean hiri parte baterako bat berreskuratu dezaten. EH Bilduren programa, halaber, bigarren ekintza bat aurreikusten da erdigunea eta mendebaldea oinezkoen bideen bitartez komunikatzeko: Labriteko eremuko pasarela berria, harresien ibilbideari jarraipena emango diona eta UPNk jarritako” pasarela ustelaren desastreari” konponbidea emango diona. 

Azpiegitura berdeen arloan, EH Bilduren hautagaiak, unibertsitate eremuan, Sadar kalearen inguruan, Jardin Botaniko bat egitearen alde agertu da, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean, erabilera akademikoa eta aisialdikoa izan ditzan. Era berean, Arrosadian Manuel de Falla ardatz jasangarria garatzea proposatu du, iparretik hegora doan ardatz jasangarria osatzeko. “Sinisten dugu Iruñean pertsonak lehenesten dituen hiria da, ingurugiroa zaintzen duena, jasangarria dena eta non oinezkoak, garraio publikoa eta garraio jasangarriak ibilgailu pribatuaren aurretik egongo diren”, azaldu du Abaurreak. 

Bukatzeko, hautagaiak adierazi duenez, “hiriek aurrean duten erronkari garrantzitsu eta premiazkoena jasangarritasunarena da, eta hiri jasangarriagoak lortzeko oinarria  funtsezko bat mugikortasunarena da. Urte luzez Iruñea motordun trafikoari begira eraiki da, kotxeari begira, eta orain hiri garbiago bat lortzeko lan egitea tokatzen zaigu, osasuntsuagoa, oinezkoentzako kalitatezko espazio publikoarekin. Ez soilik guregatik, baizik eta etorkizuneko belaunaldiengatik. Gazteek lekukoa hartu dute eta neurriak hartzeko eskatzen digute, ingurugiroarekiko errespetua izango duten gizarteak eraikitzeko. Etorkizuneko Iruñeak, gure sema-alaben Iruñeak, trafiko gutxiago izanen du erdigunean, energia berrerabilgarriak erabiliko ditu, subirautza energetikoa izango du. Gure hiriari zor diogu, eta bereziki, etorkizuneko belaunaldiei zor diegu”.