Iruñea

Albisteak

Maider Beloki: "Etorkizunaren protagonista izango diren pertsonengan inbertitzen duen Iruñea nahi dugu"

Lezkairun hezkuntza zentro integral bat eraikitzea, haur eskoletan errenta baxuenen doakotasuna bermatzea eta urteko 600.000€ inbertituz eskola publikoen hobekuntza lanei jarraipena ematea dira EH Bilduren proposamenak

| 2019-05-16 14:11:00

 

Iruñeko haur eskola sarearen egokitze eta hobetze plana betetzeko konpromisoari eutsiko dio EH Bilduk, eskolak egungo araudiari egokitzeko, Lezkairu auzoan eraikiko den 0-3 hezkuntza zentro integral batekin; egun osoko zerbitzua, egun erdikoa eta familia espazioak eskainiko dituen haur eskola. Horiek dira EH Bildu hezkuntza arloan aurkeztu dituen neurri nagusiak. Hezkuntza eta kultura zinegotziak eta EH Bilduk Iruñerako aurkezten duen zerrendako bigarrena den Maider Belokik, poztasuna adierazi du proposamen hori, gobernu taldeak egindako proposamena, alderdi guztien hauteskunde programetan txertatu delako. “Positiboa da alderdi guztiek bat elite Lezkairun haur eskola bat eraikitzearen alde egitea, baina era berean, positiboa litzateke, bereziki eskuineko indarrek, bat egingo balute kalitatezko hezkuntza sare bat izatearen alde, egungo araudietara egokitzen dena eta eskaria eta eskaintza hiri honetako bi hizkuntza propietaria egokituko dituena”.

Arrotxapeako haur eskola zena Familia eskola zerbitzu bilakatuko dugu, sare publikoaren barruan, eta gainera diru laguntzak zabalduko ditugu 0-3 hezkuntza zikloan errentarik baxuenak dituzten familien artean doakotasuna bultzatzeko. “Etorkizuna planifikatzen den Iruñean sinisten dugu, eta etorkizun horren protagonista izango diren pertsonengan inbertitu nahi dugu”, nabarmentzen zuen Maider Belokik.

Eskola publiko sareari dagokionez, EH Bilduk datorren legegintzaldiari begira urtero 600.000 euroko aurrekontua bideratuko du eskoletan mantentze eta hobetze lanak egiteko, eta horretaz gain, eskola bakoitzeko 6.000 ahalbidetuko dira obra txikietarako. Bukatzeko Apymei bideratutako diru laguntzak %20an handitzea proposatzen da, zentroen kudeaketan partehartzea indartu eta bultzatzeko.