Iruñea

Albisteak

EH Bilduk tokiko merkataritza defendatzea eskatu du, azalera handiko lursailak eta altuerako merkataritzarako lursailak mugatuz


| 2020-05-19 11:49:00

Sanduzelai, Txantrea, Milagrosa eta Errotxapeako kale estuak oinezkoentzat egitea eskatu du koalizioak

EH Bilduk adierazpen proposamen bat aurkeztuko du bihar Iruñeko Udaleko Hirigintza Batzordean, tokiko merkataritza babesteko benetako sistema bat eskatuz. Horretarako, Udal Hirigintza Planaren (UHP) aldaketa baten bidez, merkatal guneak altueran ezartzeko debekua eta Iruñean azalera handiak ezartzeko lursailak mugatzea eskatuko du.

Adierazpenaren arabera, era honetako ekimenak beharrezkoak dira "hiriarentzat estrategikoa den eta ekonomiaren funtsezko zati den tokiko merkataritzaren desagerpenari aurre egiteko". Koalizio soberanistak gogorarazi duenez, egungo araudian jasotzen da "azalera handiak edo ertainak ezartzeko aukera, altuerako merkataritza onartzen duten lursailen bidez", baina “hiriko merkatariek praktika hori gaitzesten dute aho batez".

EH Bilduk Hirigintza Gerentziari eskatu dio ahalik eta lasterren presta ditzala merkataritza-azalerak ezartzeko egokiak diren lurzatiei buruzko txostenak eta UHPa aldatzeko proposamena, altueran merkataritza guneak ezartzea eragozteko. Gainera, dokumentu horiek merkataritza-mahaian aurkeztea eskatu du.

Bestalde, koalizio abertzaleak Hirigintza Batzordeari bigarren adierazpen bat aurkeztu dio, honakoa eskatuz: berehala aplikatu dezala behin-behineko neurri gisa, "Espaloiak oinezkoen segurtasun distantzia mantentzea oztopatzen duten kale estuak oinezkoentzat jartzea, egungo alarma-egoerak eskatzen duen urruntasuna eta deseskalada mantendu ahal izateko". San Jorge-Sanduzelai, Txantrea, Milagrosa eta Errotxapea auzoetatik hastea planteatzen da. "Segurtasuna bermatu behar zaie kale eta auzo horietan bizi diren pertsonei. Espazio publiko gehiago eskaini behar da galtzadak horretarako egokituz eta oinezkoentzako edo bizikletentzako erreiak jarri behar dira ", gaineratu du EH Bilduk.