AKTUALITATEA


| 2020-05-26 12:35:00

190 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 babes ofizialekoak, egungo eraikina zaharberrituko da eta plaza publiko bat, gizarte- eta kultura-zentro bat eta merkataritza-gune bat eraikiko dira

 

Iruñeko Udaleko Hirigintza Batzordeak baimena emango dio bihar bigarren zabalguneko Santa Maria la Real (Maristas) ikastetxe zaharrean 190 etxebizitza bultzatzeko proiektuari, Osoko Bilkuran eztabaidatua eta onartua izan dadin. Etxebizitza horien %70a babes ofizialekoak izango dira, eta egungo eraikina zaharberrituko da, Galizia hiribideari begira kokatuko diren bi eraikin berri eginez. Aurreko legegintzaldian Aldaketaren Gobernuak bultzatutako proiektu garrantzitsuenetako bat da hau, eta, etxebizitzez gain, partzela horretan erabilera publikoko plaza bat, zentro soziokultural bat, merkataritza-gune bat eta 300 plaza baino gehiagoko lurpeko aparkaleku bat eraikiko dira, aparkaleku horien heren bat bizilagunentzat erreserbatuko direlarik.

"Espediente honen amaiera albiste pozgarria da EH Bildurentzat, zementua, interes pribatuak eta hiriaren desegituraketa lehenesten dituzten Salestarren moduko proiektuen aldean, gauzak beste modu batera egiterik dagoela erakusten duelako,  erreferentziazko eraikinak berreskuratuz eta interes komuna eta etxebizitza babestua lehenetsiz", azpimarratu du koalizioak. Izan ere, proiektu berriak 2015eko maiatzean aurkeztutakoa ordezten du. Hasierako proiektu hark lursailan 20 pisuko eta 70 metroko kristalezko dorre bat eraikitzea aurreikuzten zuen, 314 etxebizitza eraikitzeko aurreikuspenarekin. Proiektu honek erakusten du eskuinaren hirigintza antisozialari alternatiba badagoela, Salestarrena bezalako proiektua kasu", nabarmendu du koalizio soberanistak. EH Bilduk nabarmendu du, gainera, proiektu berritzailea dela eta, lehen aldiz, hiriaren erdigunean etxebizitza babestuak gaitu behar direla, "joera etxebizitza mota hori kanpoaldeko auzoetan banatzea baitzen".

Osoko Bilkurarako pasea jasoko duen espediente honek Victor Eusa arkitektoaren Santa Maria la Real ikastetxeko eraikin zaharra birgaitzen du, eta elementu babestuak eta katalogatuak mantentzen ditu (kapera, dorreak, sarrera nagusia). Era berean, eraikinean 2.821 metro koadroko espazio bat lagatzea proposatzen du, azpiegitura soziokultural edo zivivox posible gisa. Eraikinaren bost altueretan babes erregimeneko 134 etxebizitza egingo dira eta egungo ikastetxeko patioan, Galizia etorbidearen aurrealdean, eraikiko diren bi bolumen berriei dagokienez, bost altuera gehi bi atiko, hau da, zazpi altuera eta 56 etxebizitza libre egingo dira. Guztira, beraz, 190 etxebizitza eraikiko dira kooperatiben erregimenean.

Proposatutako bolumetria osatzeko, 3.309 metro koadroko gune komertziala egingo da beheko solairuan, eta espazio publikoak irekiko dira Galiziako hiribiderantz. Hain zuzen ere, plaza ireki bat sortuko da, Aita Calatayud kalea konektatu eta jarraipena emango diona, eraikinean zehar egingo den pasabide baten bidez. Gainera, lurpeko aparkaleku bat eraikiko da, 320 eta 340 plaza artekoa, eta horietatik ehun inguru Bigarren Zabalguneko bizilagunentzat gordeko dira.

Biodibertsitatea eta Azpiegitura Berdeen Plana

Bestalde, EH Bilduk ekimen berri bat aurkeztuko du:  Biodibertsitate eta Azpiegitura Berdeen Plan bat egitea eskatuko dion eskuineko hirukoari, lorategien udal-zerbitzuaren gidalerroei jarraituz. Plan horretan, "gure berdeguneen eta lorategien kudeaketan ingurumen-irizpideak aztertu eta baloratuko dira, hiri-espezieen bizi-zikloak kontuan hartuta, horrela gure hiriko biodibertsitatearen naturalizazio etahedatze-prozesuak hobetzen lagundu ahal izateko".