Iruñea

Albisteak

Eh Bilduk aparkaleku kontrolatuetako sisteman aldaketak egitea proposatu du, hiri-mugikortasun politika berriak indartzeko


| 2020-05-18 13:32:00

Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzua indartzea ere eskatu du koalizioak, osasun krisiaren ondorioz lan karga handitu delako

 

EH Bilduk honako proposamena aurkeztuko du biharko Prersidentzia Batzordean: Mugikortasun Batzordean hiriko aparkalekuen egoerari buruzko azterketa sakon bat egitea, eremu urdinaren sistema barne, hiriko mugikortasun politika berrietan sakontzea ahalbidetuko duten formula berriak bilatu ahal izateko. "Aldaketa horiek hiri-mugikortasuna  errotik aldatu behar dutela uste dugu, eta hain kutsagarria ez den eredu jasangarri, eskuragarri, atsegin eta  seguruago bat ezarri behar dela", dio koalizioak.

"Gaixotasunen kutsatzea sahiesteko distantziak ezarri beharrak oinezkoentzako eta bizikletentzako espazio eta korridore berriak prestatzea ekarri du, baita  espazio horiei lehentasuna ematea beste garraiobide batzuen aurretik", argudiatu du EH Bilduk, eta "hiriko erdigunean pertsonei lekua irabazteko" estrategian sakontzearen alde agertu da. Horretarako, "orain arte ibilgailuak okupatutako edo zeharkatutako espazio publikoak berriz diseinatzea" proposatu du" zonalde urdinak araututakoak barne.

Bestalde, koalizioak honakoa ere planteatuko du Presidenzia batzordean : Giza Baliabideen Arloari eskatzea bete gabe dauden Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuko plaza guztiak berehala bete ditzala, eta txosten bat aurkez dezala, aurreikusten diren langile-beharrak zehaztuz. Izan ere, zerbitzu hau langile gutxi zituen jada osasun-krisi hau hasi aurretik eta bere zereginak nabarmen ugaritu dira Covid 19aren ondorioz. "Orain ezinbestekoa da behar bezala dimentsionatutako Prebentzio Zerbitzu bat edukitzea , dio EH Bilduk.

Azkenik, Herritaren Aferetako Batzordean honako bi adierazpenak aurkeztuko ditu koalizioak: Pi eta Fernandino arte bildumaren lagapen-kontratua berritzeko bata, eta Toki Administrazioaren barruan zaintza-lanak duintzearen alde lan egiteko bestea.