AKTUALITATEA


| 2024-05-27 10:30:00

Europar hauteskundeen harira,  ostegun honetan zita garrantzitsua izango du EH Bilduk Irunen. Maiatzaren 30ean, 19:00tan Larraitz Ugarte eta Gorka Elejabarrietaren presentzia izango duen Ekitaldia ospatuko dute, Almudena Grandes Plazatxoan.

"Ultraeskuinak Europan duen gorakadak ekar dezakeen atzerapauso demokratikoaz jabetuta gaude; honi aurre egiteko, EH Bilduren europako jardueraren ardatz nagusiak, euskal nazioaren defentsa, antifaxismoa, bakea eta trantsizio ekosoziala izango dira. Datorren ekainaren 9an asko dago jokoan. Europan EH Bilduk duen proiektua sakonago ezagutzeko, ostegunean 19:00tatik aurrera Almudena Grandez Plazatxoan itxaroten zaituztegu."

Ekitaldira gerturatzeko gonbidapena luzatzen diete Irungo herritarrei.

*Eguraldi txarrarekin ekitaldia Palmera Montero gunean izango da.