AKTUALITATEA


| 2022-11-15 16:00:00

Irungo EH Bilduk bozeramaile berria izango du: Oihana Briones Aramendi

Jakina da, azken hiru urtetan Irungo Udalean zinegotzi lanetan aritu dela eta kardu berrian lan egiteko baldintza guztiak betetzen dituela.

Koaliziak legegintzaldian zehar egin duen lana balioan hartzen du eta helburua lan horri jarraipena ematea da: "Eraginkorrak izan gara, hainbat akordio erdietsi ditugu urte hauetan, eta guretzako garrantzitsuak diren gaietan indarra jartzen jarraituko dugu".

Horrez gain, Jokin Melida Beltran de Herediari bozeramaile lanetan egin duen guztia eskertu nahi diogu. Lekukoa pasa duen arren, taldean udaleko zinegotzi moduan bere ekarpena egiten jarraituko du.