AKTUALITATEA


| 2023-05-10 21:08:00

Datorren maiatzaren 12an, Ficobako Hall-ean 2023ko hauteskunde kanpainaren irekiera ekitaldia egingo da Irunen. EH Bilduk Irun aukeratu du kanpainari hasiera emateko eta ekitaldian Oihana Briones Aramendi, Maddalen Iriarte Okiñena eta Oskar Matute García de Jalón egongo dira.

«Kanpaina hau etorkizunaren mugarria izango da» dio Oihana Briones Aramendik. Gainera, «EH Bilduk ilusio, anbizio eta gogotsu emango dio hasiera kanpainari» gehitu du.

Irungo EH Bilduk irundarrei hurbiltzeko gonbita egingo die, ekitaldia irekia izango baita.

Eguna: Maiatzak 12, ostirala

Ordua: 19:00eta

Lekua: Ficoba Hall (Ficobako sarreran)