AKTUALITATEA


| 2024-10-23 10:46:00

EH Bildutik hainbat baldintza jarri dituzte ordenantza horien alde egiteko:

- Udal Gobernuak proposatutako %4,3ko igoera orokorra,  %3ra jaistea.  EH Bilduren hitzetan, oinarrizko elikagaien garestitzearen eta inflazioaren ondorioz, soldaten zein pentsioen igoera ezerezean gelditu dira. Testuinguru horretan, taldeak udal tasa eta zergak gehienez % 3a igotzea proposatu du.

- Zerga-bilketa justua eta eraginkorra izan dadin taldearentzat ezinbestekoa da udal tasa eta zergak progresiboak izatea: tasetako sisteman progresibitatea txertatzea eskatu dute, errenta baxuenek kiroldegietako edo Solas Jolasetako matrikuletan gutxiago ordaindu behar dezaten, esaterako. Zergen kasuan, hobarien bitartez, familien errenten araberako ordainketa sistema aztertzen hastea eskatu dute. Sistema horrek, errenta baxuagoa duten familiei Ondasun Higiezinen gaineko Zergan hobariak izateko aukera baimenduko lieke, adibidez.

- Azkenik, EH Bilduk dirulaguntzen eskaera egiteko eta hobarien aplikaziorako burokrazia murrizteko formulen diseinuan aurrera egitea eskatu du. Errenteriako Udalak, adibidez, desburokratizazio prozesu bat abiatu du, diru-laguntzak eta hobariak eskatzerakoan herritarrek une honetan egin beharreko gestio burokratikoak Udalak bere gain har ditzan.