EH Bilduren arabera egungo osasun etxeen banaketak ez du herritarren bizitza naturala aintzat hartzen, ezta eremu bakoitzak dituen garraio bideak ere; adibidez, zentroan bizi den irundar batentzako Dunboako osasun etxeraino mugitu behar izatea naturala ez dela adierazten dute, are gehiago, zentroan beste osasun etxe bat dagoenenean. Gainera, kasu askotan, herritarrek euren bizilekutik dagokien osasun etxera iristeko garraio publiko zuzenik ez dutela salatu dute. Horrek osasun zerbitzuetarako irisgarritasuna zailtzen duela diote, osasunaren sustapen eta zaintzarako garatu daitezkeen ekimen komunitarioak oztopatzeaz gain.
Horregatik, Irungo EH Bilduk Osasun Sailari zuzendutako mozioan honakoa eskatuko du.