AKTUALITATEA


| 2022-05-06 13:09:00

Bi urteko etenaldiaren ostean, Igande honetan Herri Urrats jaia ospatuko da Senperen. Bidasoa eskualdetik oso ohikoa da Herri Urratsera joatea, eta horretan lagundu asmoz Bidasoko EH Bilduko gazte taldeak autobusak antolatu ditu, bertara joateko.

“Ez genuen ekimenak izan duen ongietorria espero. Izandako arrakasta ikusita, bigarren autobusa antolatzera animatu gara eta dagoeneko ia bete da. Oso pozik gaude” adierazi dute EH Bilduko gazte taldeko Malen Elosegi eta Ekhiñe Alzak.

Autobusa 9:45ean irtengo da Hondarribiko Correosetik eta 10:00etan Irungo San Juan plazatik. Txartelak 5 euroko prezioa du eta geratzen diren azken plazetan izena emateko irun@ehbildu.eus-era idatzi behar da.