AKTUALITATEA


| 2025-11-26 14:38:00

Zaintza, ekonomia sustapena, euskara, mugikortasuna, trantsizio energetikoa, gertuko elikadura eta etxebizitza dira ezker subiranistak aurkeztutako dokumentuaren lehentasunezko ardatzak.


Azken bost hauteskunde deialdietan Gipuzkoako lehen indar politikoa izateak ematen duen arduratik abiatuta, EH Bilduk Gipuzkoako 2026ko aurrekontu proiektua hobetzeko proposamen zehatza aurkeztu dio Foru Aldundiari. Astelehenean, hilaren 24an egindako bileran aurkeztu diete EH Bilduko ordezkariek Aldundiko ordezkariei proposamen xehea eta diruztatua, aurretik egindako galderen erantzun osoak oraindik jaso gabe ere izanda ere. Aurrekontua hobetzeko konpromisoari eutsiz.


Ildo horretan, EH Bilduk berresten du, eta hala gogorarazi nahi die gobernuko kideei, momentua dela herri akordioak bilatzeko, eta ez aritmetika hutsera mugatutako indar politiko atzerakoien edo erresidualen eskutik norabiderik gabeko urratsak emateko. Gipuzkoarren gehiengoaren behar eta nahiei erantzunez.


Guztira 52,32 milioi euro aurreikusten dituen proposamenaren helburua argia da: politika publikoetan jauzi kualitatiboa ematea eta lurraldearen erronka nagusien aurrean neurri eraginkorrak hartzea.


Zaintza, ekonomia sustapena, euskara, mugikortasuna, trantsizio energetikoa, gertuko elikadura eta etxebizitza dira ezker subiranistak aurkeztutako dokumentuaren lehentasunezko ardatzak.


Zaintzari lotuta, 24 milioi euroko neurri sorta jarri du mahai gainean EH Bilduk; zaintza zerbitzu publikoen unibertsaltasuna eta sektoretik irabazi asmoa ezabatzea helburu hartuta. Horretarako proposatzen da:

 

- Zaintza zerbitzuen koordainketa murriztea eta unibertsaltasunerako bidea zabaltzea: 7 milioi euro.

- Mendekotasun balorazioa epea hilabetera jaistea eta prozesua aldundiak bere gain hartzea: 4 milioi euro.

- Etxez etxeko zerbitzuaren indartzea udalentzako funts berezi baten bidez: 8 milioi eu

- Egoitzetako zaintzaileen lan-baldintzak duintzea eta lan hitzarmenen adostasun zabalagoa bilatzea: 5 milioi euro.

 

Bestetik, ekonomia sustapenerako, 4,2 milioi euroko proposamena jasotzen du EH Bilduren dokumentuak, helburua izanik enpresa txiki, ertain eta autonomoak laguntzea, berrikuntza eta tokiko ezagutza uztartzea ezinbestekoa den unean. Horretarako proposatzen da:

 

- Enpresa txiki eta ertainei akonpainamendu publikoa bermatzea: 2 milioi euro •I+G+B politiketan jauzia ematea eta talentuaren errotzea indartzea: 1,2 milioi euro

- Eskualdeetako garapen agentziak sendotzea: milioi 1 euro.

 

Horrez gain, hizkuntza politikan jauzi bat emateko, 2,12 milioi eurorekin, bi alor estrategiko proposatu ditu EH Bilduk: haurren aisia eta etorri berrien arreta. Bai eta UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateari dirulaguntza handitzea ere, gure lurraldean arnasguneek duten garrantzia kontuan izanik.

 

- Haur eta nerabeen aisialdia osorik euskaraz izatea: milioi 1 euro

- Euskara harrera hizkuntza izan dadin baldintzak eraikitzea: milioi 1 euro

- UEMAri dirulaguntza handitzea: 120.000 euro