AKTUALITATEA


| 2024-03-20 15:58:00

EH Bilduren proposatu die Gipuzkoako Batzar Nagusiei azken urteetan Osakidetzak dituen arazoak konpontzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzari eska diezaiotela egoera aldetzeko neurriak har ditzala. Elkarrekin Podemosekin erdibidekoa aurkeztu du talde subiranistak, eta PPk ere aldeko botoa eman du.

 

Osasuna zaintzea herritar ororen oinarrizko eskubidea da, eta murrizketek, atzerapenek, pribatizazio ahaleginek eta mediku faltak lehenen eta bigarren mailako herritarrak bereizten dituela adierazi du Maddalen Iriarte EH Bilduren bozeramaileak. “Osakidetzak zein arazo dituen erabiltzaile orok dakigu: telefono arreta urria, arretako medikuen uneoroko aldaketak, pribatura bidaltzeko saiakera...”, azaldu du Iriartek. Eta, egoera hori ez da erabiltzaileetara mugatzen. Bertako mediku, erizain eta profesionalek egunero pairatzen dute egoera eskasa: paziente kopuru handia, arreta egokia emateko zailtasunak eta abar.

 

Arazoak ikusita, lehen arretan inbertitzen den diru kopuruari erreparatu dio Iriartek. “Espainiako Osasun Ministerioaren arabera, hau da, Eusko Jaurlaritzak hari emandakoei erreparatuz, 2021eko datuek diote 100 eurotik 13,9 € besterik ez da inbertitzen osasungintzan, espainiar estatuko batezbestekotik behera, hain zuzen ere”. Ondorioz, herritarrek zerbitzu pribatura jo ohi dutela azaldu du, haien beharrak asetzeko. Horrek zerbitzu publikoa pribatizatzera dakar. “Etengabe ikusten ari gara jendeak, itxarote zerrenda amaigabeetan zain ez egotearren, pribatura jotzen duela, ez dagoelako ondo edota arduratuta dagoelako. Hori ahal duenak bakarrik egiten du”, salatu du Iriartek. Gipuzkoan,    EUSTAT-en    azken datuen arabera (2021), 98.774 lagunek, herritarren %13,6k, dute aseguru pribatu bat; 2019tik,   % 9,5 igo da    aseguru pribatua dutenen kopurua.

 

Zahartzen ari garen jendartea gara, osasun mentaleko gaixotasunek sekulako inpaktua dute gugan. Beraz, oinarrizko osasuna, geriatria, osasun mentala eta, oro har, osasun komunitarioa zaintzeko ezinbestekoa da lehen arreta, honek sistema guztian duen inpaktua eta eragina sekulakoa delako eta askoz ere eraginkorragoa izan daitekeelako sistema guztiaren mesedetan”, baieztatu du EH Bilduren bozeramaileak.

 

EH Bilduk osasun komunitarioaren eta horren planifikazioaren alde egiten du. Iriarteren hitzetan, Gipuzkoako udalek zentzu horretan duten prestutasuna argia da, eta horren erakusle da eskura dituzten baliabideak jartzen ari direla eta jartzeko prest daudela. Iriarteren esanetan, diagnostiko horren aurrean ezin da beste alde batera begiratu, eta nork bere eremutik haren esku dagoen guztia egin beharko luke egoera hori gainditzeko.