HAPOaren erredakzioan jokaera irregularrak salatu ditu Getxoko EH Bilduk

| 2021-02-01

● Higiezinak sustatzen dituen sozietate bateko ahalduna aholkulari aritzen da HAPOa idazteko lanean, EAJko zinegotzi baten eskariz.

EH Bilduk 20 proposamen aurkeztu ditu Getxon mugikortasuna hobetzeko

| 2021-01-06

Getxoko EH Bildutik gure herrian mugikortasuna hobetzeko plana egin dugu, 20 neurri baino gehiagorekin.

Getxotik ere, Sahara askatu!

| 2020-12-06

EH Bildu Getxok saharar herriarekiko elkartasuna adierazi nahi du eta Marokoko gobernuaren legez kanpoko okupazioa salatu.

Getxo Kirolakek arriskuan jarri ditu 75 pertsonen lanpostuak

| 2020-10-12

Salatzen jarraitzen dugu: Getxo Kirolakeko presidentea osasun-egoera aprobetxatzen ari da kirol-ikastaroen eskaintzan murrizketak egiteko eta zerbitzu horren kostuak jaisteko, 75 pertsonaren lanpostua arriskuan jarriz.

Gurutzaontziek sortzen duten kutsadura aztertzea eskatuko diogu Getxoko Udalari

| 2019-07-18

Getxoko EH Bilduk mozioa aurkeztuko du uztailaren 24ko osoko bilkuran gurutzaontziek sortzen duten kutsadurarekin lotuta. EH Bilduk honakoa eskatuko dio Getxoko Udalari: gurutzaontziek kostaldean sortzen duten kutsadura azter dezala, ingurumen-azterketa baten bidez.

EDITORIALA

Zenbat txerto ipini dira Getxon jarritako karpetan?

Orain dela bi hilabete Getxoko Udalak hainbat karpa jarri zituen gure herrian, teorian txertaketa "masiboetarako". Bi hilabetera hiru karpa horiek kendu ditu Udalak (Areetan, Andra Marin eta Algortan egon dira), eta udal iturrien arabera, horrek 130.000 euroko kostua izan du, Udalak ordainduta getxoztar guztion poltsikoetatik.

EH Bildutik hainbat galdera erregistratuko ditugu, jakiteko benetan Getxon ezarritako karpa horietan zenbat txerto jarri dituzten. Hainbat auzokidek salatu duten bezala, getxoztarren gehiengoa BECera deitu dituzte bertan txertoak jartzera, herrian bertan horretarako hiru espazio prest genituen arren. Zergatik ez dira erabili karpak, horretarako jarri

baziren? Beharrezkoak ziren benetan? Argi dago koordinazio falta itzela egon dela Osakidetza eta Getxoko Udalaren artean.

Ez da zilegi horrela xahutzea denon diru publikoa. Hori dela eta, EH Bildutik eskatu dugu txertaketa-kanpaina honen datuak publikoki kaleratzea: karpa bakoitzean zenbat txerto jarri diren, jarri den txerto bakoitzak zer nolako kostua sortu duen eta abar. Datuak lortzen baditugu eta zifrak horren baxuak direla egiaztatzen badugu, ardurak eskatuko ditugu Getxoko Udalean edo Osakidetzako zuzendaritzan.

Krisi ekonomiko larria pairatzen ari gara. Ez da onargarria auzokide guztion dirua horrela xahutzea. Beste behin ere, euren kudeaketa negargarriaren adibide argi bat.

DOKUMENTUAK

2021 uztaila Getxoko EH Bildu aldizkaria
2021 martxoa Getxoko EH Bildu aldizkaria
EH Bilduren mugikortasun proposamena
2020 urtarrila EH Bildu Getxo aldizkaria

INSTAGRAM

IRITZIAK

Nerea Guijarrubia Garzia | 2021-07-22 12:36:00

Datorren irailean ez dira euskarazko tailerrak izango Getxoko Kultur Etxean. Hala berretsi digute Kultur Etxeko presidenteak eta gerenteak.

Ibon Rodriguez Larrinaga | 2021-06-18 09:44:00

No soy médico, pero veo, observo y leo. Creo que existe una pandemia y es algo a lo que debemos enfrentarnos. No sé si a nivel general la enfermedad es muy peligrosa para la mayoría de la población, pero sí que he visto que en algunos casos sus efectos son devastadores. También sé, porque así nos lo han dicho, que no todos los positivos por COVID 19 desarrollan la enfermedad.

ALBISTEAK

Getxoko LGTBI+ politiketarako zerbitzua sortzea proposatu du EH Bilduk

2021-06-17 09:56:00

Ez da nahikoa urtean adierazpen bi kaleratzearekin sexu-aniztasunaren alde. Udalak LGTBI+ politika integralak bultzatu beharko lituzke.

Akordio zabala Getxon Izadiren eskubideen alde

2021-06-04 15:29:00

Getxoko EH Bilduk, EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek akordioa sinatu dugu Izadi bere gurasoekin egoteko eskubidea aldarrikatzeko.

"Hamar urte baino ez" dokumentalaren proiekzioa ekainaren 11n Andres Isasin

2021-06-01 13:32:00

Proiekzioa eta solasaldia izango dugu ekainaren 11n Areetako Andres Isasi musika eskolan, EH Bilduren ibilbideaz eta etorkizunaz hausnartzeko.

Udal Gobernuak EH Bilduren mozioak atzera bota ditu maiatzeko osoko bilkuran

2021-05-31 10:52:00

EH Bildutik proposatu dugu auzo-taxi zerbitzua martxan jartzea, herriko telefono-kabinak artisten esku uztea... denen kontra bozkatu dute PNVk eta PSEk.