EH Bildutik proposatu dugu auzo-taxi zerbitzua martxan jartzea, herriko telefono-kabinak artisten esku uztea... denen kontra bozkatu dute PNVk eta PSEk.
EH Bildutik proposatu dugu herriko telefono-kabinak eraberritzea bertan interbentzio artistiko edota erakusketak antolatu ahal izateko.
EH Bilduk salatu duenez, Udal Gobernuak baztertu egin ditu herritarrek gehien bozkatu dituzten proposamen batzuk, eta boto bakarra jaso duten beste batzuk aukeratu dituzte.
- 70 urte baino gehiagoko auzokideek eta mugikortasun behar bereziak dituztenek zerbitzu hau erabiltzeko aukera izango lukete, prezio merkeagoan.
La ley mosaica del Talión, esa que habla del ojo por ojo, diente por diente (ex 21, 24) se traduce para el gobierno del estado sionista de Israel en la ocupación ilegal de territorios palestinos, en encerrar tras un muro de hormigón a su población y en el genocidio sistemático de los y las gazatíes.
Euskararen aurka aritu ziren, ari dira eta... azken hilabeteotako epaiek hori baino ez dute adierazten. Hizkuntza gutxitua nahi dute euskara, bigarren edota hirugarren mailakoa, soinu polita duena baina ez diona inori trabarik egiten lanpostu publikoa erdiesteko. Kutsu erromantikoa duena baina funtzionaltasun handirik gabe, ez dezagun pentsa Euskal Herrian euskaraz bizi gaitezkeenik.
Euskarak bizi duen oldarraldi judiziala salatzeko asmoz, larunbatean bat egingo dugu Euskalgintzaren Kontseiluak antolatu duen manifestazioarekin. Izan ere, oso kezkatuta gaude euskarak bizi duen egoerarekin. Madrilen hartutako epaiez gain, orain Euskal Herritik bertatik ere euskararen normalizazio-politiken kontrako epaiak hartu dira. Oso larria da gertatzen ari dena, zuzenean erasotzen ari direlako euskara sustatzeko politikak.
Oldarraldi judizial hau bultzatzen den bitartean, hainbat eremu politiko, ekonomiko eta mediatikoetan euskararen kontrako mezuak zabaltzen jarraitzen dira modu etengabean eta lotsagabean. Argi diogu: ez dugu onartuko inolako atzerapausorik euskararen normalizazioan. Euskara inposatzea leporatzen duten horiek euskara gutxietsi eta alboratzen dute uneoro, euskaldunon hizkuntza-eskubideak urratzen dituzten bitartean. Euskara gutxitua nahi dute, eta euskaldunok dagozkigun eskubiderik gabe. Erantzun diezaiogun herri modura oldarraldi honi. Euskaraz bat, euskararekin bat! Larunbatean Bilbora!