AKTUALITATEA

ALBISTEAK

Errotatxun "Getxo Abentura" gunea sortzeko proposamena aurkeztu du EH Bilduk

| 2022-07-19

Gaur egun erabilerarik ez duen udal eraikinean abenturarekin lotutako jardueretarako espazioa egokitzea proposatu du EH Bilduk: barruko eta kanpoko rokodromoa, skate indoor, bizikletak garbitu eta konpontzeko gunea eta abar.


Jaietan indarkeria matxista prebenitzeko neurriak hartzea proposatu dio EH Bilduk Getxoko Udalari

| 2022-06-29

Mozioa aurkeztuko du ekaineko osoko bilkuran, Udalari eskatuz neurriak har ditzala jai batzorde, ostalari eta mugimendu feministarekin batera.


Getxoko HAPO onartzeko herri-kontsulta antolatzea eskatu du EH Bilduk

| 2022-05-19

Maiatzeko osoko bilkuran mozioa aurkeztuko du EH Bilduk, Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorrarekin galdeketa egitea proposatuz.


Getxon ez dugu gerra-ontzirik nahi!

| 2022-05-03

Asteburuan "Mendez-Nuñez" Espainiako armadako gerra-ontzia helduko da Getxora. EH Bildutik eskaera egin dugu Udaleko bozeramaile batzordea batzeko eta gerra-ontzia gure herrian ongi etorria ez dela adierazteko.


EDITORIALA

Getxoko ondare historikoa babes dezagun

ETSk Neguriko tren geltokiko lanak amaitu berri ditu eta laster bere erabileraren zerbitzua lizitatuko du. Gure ustez, eraikinaren erabilera auzokideek erabaki beharko lukete, eta, beraz, eskatuko dugu kontuan hartzeko auzoan bizi direnen iritzia. Edozelan ere, pozten gara, azkenean denon presioari esker lortu dugulako eraikina eraberritzea.

Tamalez, beste eraikin batzuek ez dute zorte berbera izan gurean: Ollarretxe, Arrigunagako jaitsierako eraikinak, Maidagan... Hurrengo hilabeteetan zerrendara gehituko dira Villa Amparo eta Villa Fernanda (Algortako Haurtegi ohia, Eusko Jaurlaritzaren txostenaren kontra gainera) eta Romoko Lope de Vega kaleko eraikin historikoak.

Azken kasu hau bereziki mingarria da, bertan dagoelako

Nagusien Etxea eta erabat eredugarria delako bertan egiten ari diren lana: zahartze aktiboa, konpromisoa, autokudeaketa, komunitatearen saretzea... Agian horrek kezkatzen ditu EAJ eta PSE, euren kontroletik kanpo antolatzen ari direlako euren burua. Gogora dezagun, gainera, PSEk hauteskunde-kanpainan esan zuela eraistearen kontra zegoela, muga gorria izango zela eurentzat. Gezurra esan nuen etxean, ni baino lehenago kalean.

Ekainaren 22an 20:00etan Lope de Vegako eraikinak eraistearen kontrako mobilizazioan parte hartuko dugu, beste behin ere. Neguriko tren-geltokiak bezalaxe, Romoko eraikin historiko hauek ere merezi dutelako babestea eta zaintzea, are gehiago gainera jarduerez josita baldin badaude, Nagusien Etxearen kasuan bezala.

DOKUMENTUAK

Azkorri babesteko proposamena

2021-09-10

2021 uztaila Getxoko EH Bildu aldizkaria

2021-06-29

2021 martxoa Getxoko EH Bildu aldizkaria

2021-04-14

EH Bilduren mugikortasun proposamena

IRITZIAK

Helena Franco Ibarzabal | 2022-06-23 12:17:00

Asko gara gure egunerokoan herritik kanpo joan behar izaten dugun getxoztarrak. Esaterako, EUSTATen eskuragarri dauden datu berrienak hartuz, lan arrazoiengatik biztanleria okupatuaren %78 mugitzen da Getxotik beste herri batera (2016ko datua).

Iñaki Gonzalo "Kitxu" | 2022-06-07 13:05:00

Hace unos meses un grupo de vecinos y vecinas de Aiboa iniciamos una recogida de firmas para solicitar al Ayuntamiento de Getxo que habilitara la zona del parque de Arkotxa hasta el bosque para el esparcimiento de perros.

INSTAGRAM