AKTUALITATEA


| 2021-02-06 11:27:00

Hau da, oposizioko talde politikoetatik 104 proposamen egin dizkiogu udal aurrekontuari, bakoitza bere ikuspegi ideologikotik, eta PNVk eta PSEk guztien kontra bozkatu dute. Euren errezeta betikoa da: inposaketa. Pandemia baten erdian egon arren. Krisi ekonomiko sakon baten erdian egon arren. EH Bildutik uste dugu egoera larri honen herri mailako akordioak eskatzen dituela. PNV eta PSE, ostera, ez dira iritzi berekoak.

104 ekarpen egin ditugu, eta 104 aldiz esan du Udal Gobernuak ez duela negoziatu nahi ezer ez inorekin.

EH Bildutik 25 emendakin aurkeztu ditugu, erabat onargarriak izan zitezkeenak Udal Gobernuarentzat, gure ustez: larrialdiko laguntza sozialak handitzea, Ortzadar umeentzako parkearen aterpea konpontzea (Geroa Ikastolaren aurrean), alokairua ordaintzeko diru-laguntzen bigarren lerroa sortzea, San Martin eraikina bezalako gure ondarea babestea (Getxolan zaharra), Emakumeen Etxea behingoz sustatzea, herriko ostalaritza eta komertzioa bultzatzea "Getxoztarra" fidelizazio-txartelaren bidez (inoiz baino gehiago gure konpromisoa behar dutelako)... Baina proposamen guztien kontra egin dute PNVk eta PSEk. Udal Gobernuaren jarrera inposatzailearen gainetik ere, lanean jarraituko dugu!