AKTUALITATEA


| 2022-04-29 13:21:00

Azken osoko bilkuran argi ikusi dugu beste behin ere zein den Udal Gobernuaren jarrera inposatzailea. EH Bildutik lau proposamen aurkeztu genituen, eta oso anitzak izan ziren arren, lauren kontra bozkatu zuten EAJk eta PSEk:

1.- Uda ate jota daukagu eta beste urte batez kotxe pilaketak izateko arriskua dugu Azkorrin. EH Bildutik proposatu genuen autobus zerbitzua sortzea hutsik dagoen Ibarbengoako geltokiaren eta Azkorriren artean, baina EAJk eta PSEk kontra bozkatu zuten, inolako proposamenik aurkeztu gabe.

2.- Galdara komunitarioak dituzten familien faktura 500 eurotara iristen ari da. Errenta kontuan hartuta, diru-laguntzen lerro berezi bat sortzea proposatu genuen, beharra duten familiak laguntzeko. Udal Gobernua ere, kontra.

3.- Salsidu inguruko auzokideak oso kezkatuta daude HAPOk euren etxebizitzetan izan dezakeen eraginagatik. Udalari eskatu diogu eurekin batzeko, informazioa emateko, sentiberatasun eta enpatia apur bat izateko eurekin. Kasu honetan ere, ezezkoa.

4.- Pentsionisten Mugimenduaren aldarrikapenak osoko bilkurara eraman genituen, Elkarrekin Podemosekin batera. Hainbat eskaera zituzten: banka publikoa sortzea, 65 urtetik gorakoentzat erraztasunak banketxeetan eragiketak egiteko... Bada, EAJk, PSEk eta PPk kontra bozkatu zuten.

Gainera, bilkura honetan bertan ere Lope de Vega kaleko proiektuari aurkeztutako alegazioak atzera bota zituzten, eta horrek Romoko Nagusien Etxearen eraisteari atea ireki diezaioke. Maiatzaren 8an parte hartu herri-galdeketan!