AKTUALITATEA


| 2021-11-09 16:30:00

Algortako San Martin Etxean ludoteka bat sortzeko proposamena aurkeztu du Getxoko EH Bilduk. Gaur egun udal jabetza duen eraikin hau utzita dago, inolako erabilerarik gabe, eta bere egoera gero eta okerragoa da. Udalaren utzikeriaren aurrean, EH Bilduk proposamen zehatza aurkeztea erabaki du, inguruko auzokideen eta umeen ekarpenak jaso ostean: "Martin Txiki Etxea" ludoteka sortzea!

 

Zertan datza EH Bilduren proposamena? Eraikina eraberritzea (bere ezaugarri arkitektoniko eta historikoak errespetatuz) eta bertan ludoteka bat sortzea, eraikina parkearekin integratuz. Ludoteka horrek hainbat elementu izango lituzke: irakurketa txokoa, gurasoentzako eskola, tailerren espazioa, relax txokoa, jostailuak trukatzeko gunea, etxerako lanak egiteko gela, komun publikoak... Proposamen hauek guztiak urriaren 15ean parkean bertan egindako saio irekian jaso ziren, auzoan bizi diren ume eta gurasoen eskutik.

 

Algortak behar-beharrezkoa du ludoteka zerbitzu duina izatea, eta eraikin honek urteak daramatza egoera kezkagarrian. Udalaren utzikeria nabarmena da: eraikinaren egoera gero eta okerragoa da, eta garestiagoa izango da etorkizunean bere eraberritzea, Usategiko kafetegiarekin bezala gertatu den bezala.

 

Udalak ez du inolako alternatibarik planteatzen gaur egun San Martin eraikinarentzat, Egoera honen aurrean, EH Bilduk bere proposamena eramango du azoroko osoko bilkurara, gainontzeko alderdien adostasuna lortzeko asmoz. Espero dezagun Alangoko gasolindegian edo Mimenagako paduraren berreskuratze ekologikoarekin gertatu den bezala, PNVk eta PSEk ez bozkatzea gure proiektuaren kontra, inolako alternatibarik aurkeztu gabe.