ROCIO VITERO, EH Bilduren Gasteizko alkategaia:
“Gaur Euskal Herria Bilduko zazpi zinegotziok Gasteizko Udaleko gure akta hartu dugu. Indar politiko bozkatuena izan gara eta lanaz eskertu nahi dugu hori.
EH Bilduk politika publiko aurrerakoien aldeko apustu irmoa egiten du gasteiztarren bizitzak hobetzeko.
Herritarrek aldaketa aurrerakoia eskatu dute hautestontzietan. Gasteizen eta Euskal Herri osoan ziklo aldaketa baten atarian gaude. Gasteizen gobernu zabala eta aurrerakoia eratzeko aukera egon da, baina, EAJ eta PSE ziklo aldaketa hori atzeratzen saiatzen ari dira. Gainera, eskuin atzerakoienaren eskutik, PPren eskutik alegia. Jakingo dute zein preziotan. Guk ziklo politiko berria sendotzen bultzatzen jarraituko dugu, eta uztailaren 23an argi utziko dugu berriro. Gaur ez da ezer amaitzen. Gaur hasiko da dena”.