Datozen asteetan ofizial egingo da Amancay Villalba zinegotziaren ordez Jon Molina "Mol" sartuko den zinegotzia jarriko dela. Horrela, orain arte EH Bilduko zinegotzia izan dena legebiltzarkide gisa arituko da Eusko Legebiltzarrean, eta Jon Molinak, Gasteizko Udaleko zinegotzi izandakoak, ordezkatuko du. Zinegotzi berria Eibarren jaio zen 1966an, eta txiki txikitatik Arabako hiriburuan bizi da. Magisteritzan diplomatu zen EHUn eta psikopedagogian lizentziatu UNEDen. 2003tik aritu da hezkuntzaren arloan lanean, eta azken 6 urteetan hezkuntza orientatzaile gisa lan egin du instituto publiko batean.
Aldaketak, behin-behinekoak izan arren, hilaren 21etik aurrera izango direla aurreikus daiteke. Egun horretan, ohiko udalbatzan Villalbaren kargu-uztea burutuko litzateke eta hortik aurrera Molina izendatzea posible izango litzateke.