AKTUALITATEA


| 2024-08-13 10:17:00

Gaueko garraio publikoaren zerbitzua aztertzeko eskatu dio EH Bilduk Gasteizko Udalari. Izan ere, atzo Eusko Trenbide Sareak publiko egin zuen Gasteizko hiriburuan gaueko tranbia-zerbitzua ezartzeko egin duen azterlana eta horren ondorioz, baztertzen du gaueko zerbitzua ezartzea tranbian  "onuragarria" ez dela uste baitu. Eskaera hori Gasteizko Udalbatzak egin zion Eusko Jaurlaritzari duela zazpi urte.

EH Bilduk Leber kanpo-aholkularitzak egindako azterketaren kopia bat eskatu du Eusko Legebiltzarrean. Enpresa horrek 42.000 euroko jaso ditu lanagatik eta bertan lau aukera aztertzen dira. ETSk azterlan horretan oinarrituta emandako informazioaren arabera, hiriaren beharrei ondoen erantzuten dien aukera autobusetan oinarritutako egungo sistema mantentzea da.

Gasteizko EH Bilduko zinegotzia den Ekaitz Diaz de Garaiok azaldu duenez, lan horren arabera ere, “gaur egungo zerbitzuak hobekuntza margena dauka, bereziki hiriaren hegoaldeari dagokionez”. “Horregatik uste dugu, Gasteizko Udalak, emaitza horiek aztertu eta lanketa bat egin behar duela planteatzen diren hobekuntzak egikaritzeko. Dena den, behin txostena irakurri eta aztertzen dugunean egingo dugu balorazio zehatzagoa”, gaineratu du.