AKTUALITATEA


| 2024-10-17 08:23:00

EH Bilduk Gabonetako merkatuak eta merkatu horiei lotutako jarduerak estrategia beraren barruan koordinatzea eskatuko du ostiral honetako udalbatzarrean. Udal taldeak adierazi duenez, merkatari eta elkarteek eskatuta bideratuko dute mozioa, izan ere, jarduera bakoitza banaka egiten da, seinaleekin eta banakako sustapenarekin, eta haien arteko koordinaziorik gabe. Honako hau Rocio Viterok kritikatu du, EH Bildu Gasteizko bozeramailea, bere esanetan «ahalik eta gehien sustatu behar ditugu espazio hauek dituzten aukerak, eta sinergiak koordinatu behar ditugu, gutxienez seinaletika eta sustapen komun bat izan dezaten. Estrategia integral bat bultzatu nahi dugu, jarduerak biltzeko eta gabonetan hiriaren nortasun-marka eraikitzeko».

Kontuan izan behar da Gabonetako eskaintza oso anitza dela: Artisauk antolatutako Lan ta lan merkatua, Gasteizko Udalak antolatutako Gabonetako merkatua, Aenkomerreko Gabonetako merkatua, Gabonetako nekazaritza merkatua, edo Gabonetako zuhaitzen merkatua.

«Gabonetako merkatu hauek aukera bat dira, garapen ekonomiko, komertzial, ostalari eta turistikorako; eta, aldi berean, hainbat astez jarduera bat eskaintzen diete herritarrei eta hiria bisitatzen duten pertsonei», esan du Aitziber Salazarrek, EH Bilduko zinegotzia. Berak nabarmendu duenez, Udalak 167.000€ inguru bideratzen ditu Gabonetako kanpaina honetarako, eta, EH Bilduren iritziz, ikusgarritasun eta koherentzia handiagoa izan beharko luke. «Gabonetako merkatu eta jarduerek, oro har, inbertsio publiko handia dute, eta, hala ere, mamia falta zaie koordinazio faltagatik».

Ildo honetan, aipagarria da erakundearen eta merkatuak garatzen dituzten merkatarien eta elkarteen artean dagoen lankidetza. Merkataritza-erakunde hauek data berezi hauek lotutako beste jarduera batzuk garatzeko baliatzen dituzte, hala nola: kandelen gaua, Arca plazaren dinamizazioa edo Andra Mari Zurian jartzen den gabonetako zuhaitz erraldoia. «Jarduera horiek ere lekua izan lezakete eskatzen dugun ekimen koordinatuan. Horregatik, estrategia global hori bultzatu nahi dugu, Gasteiz Gabonetan erreferente izan dadin, Europa erdialdeko eta iparraldeko hirien antzera», esanez amaitu du Viterok.