AKTUALITATEA


| 2022-06-29 10:15:00

Joan den larunbatean, Pedro Sanchezek iragarri zuen, Krisiaren Aurkako Dekretuaren barruan, irailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, garraio publikoko abonuak %30 jaitsiko zirela eta Estatuaren titulartasunekoetan %50. Ildo horretatik, EH Bilduk uste du Gasteizko Udalak eta TUVISA garraio sozietate publikoak aktiboak izan behar dutela eta ahalik eta beherapen handiena bultzatu behar dutela, beherapenaren finantzazioan Arabako Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren elkarlana bilatzeaz gain. Horrela, TUVISAren hileko garraio-abonua 15€-koa izatea lor daiteke, eta are merkeagoa gazteen edo familia ugarien kasuan.

«EH Bildurentzat aukera bikaina da pandemiaren ondorioz galdu den garraio publikoaren erabiltzaile kopuruaren zati bat berreskuratzen saiatzeko. Gogoratu behar da 2019an baino %25 bidaiari gutxiago daudela oraindik. Era berean, energia-krisiaren eta erregaien prezioaren igoera handiaren aurrean, orain arte garraio publikora hurbiltzeko asmorik izan ez duten pertsonek urratsa ematea eta erabiltzaile gisa sartzea bilatu beharko luke beherapenak», adierazi du Gonzalezek.

Zentzu horretan, EH Bilduk Tuvisari eskatu dio aukera aprobetxatzeko eta, ahalik eta deskonturik handiena egin ahal izatea bermatzeaz gain, kanpaina bat diseinatzeko, beherapenaren ezagutza ahalik eta handiena izan dadin eta gure garraio publikoaren zerbitzura bidaiari gehiago erakartzeko helburua lor dezan.