AKTUALITATEA


| 2022-03-23 10:51:00

EH Bilduk egutegi fiskala aldatzeko eskaera egin du gaur Ogasun Batzordean. Horrela, EH Bilduk zergaren ordainketa atzeratu eta zatikatzea erraztu nahi du, herritarrek zerga horien ordainketari aurre egiteko orduan arindu ahal izan dezaten, hain zuzen ere, elektrizitatean, gasean edo erregaietan neurriz kanpoko fakturak ordaintzen ari den egungo krisi egoeran.

Rocio Vitero EH Bilduko zinegotziak adierazi duenez,
«Herritarrak babestu eta laguntzeko unea da, eta Udalak herritarrek zergak ordaintzeko egin behar duen ahalegin fiskala errazteko unea ere. Izan ere, horien ordainketa ezin da beste arazo bat izan gasteiztarrentzat».

Gaur egun, martxoaren 11tik maiatzaren 11ra bitartean, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga biratzen ari da. Datorren hilean gauza bera egingo da Ondasun Higiezinen gaineko Zergarekin (apirilaren 20tik ekainaren 30era) eta, jarraian, zaborren tasa iritsiko da (apirilaren 20tik ekainaren 30era).
Horiek dira hiriko poltsikoari gehien eragiten diotenak eta horregatik egutegi fiskala aldatzea eskatzen dugu, ordainketak zatikatzea erraztuz eta zerga eta tasa horien kobrantzak atzeratuz egungo egoera baretu arte. Era berean, horien ordainketak erraztu dezakeen aparteko ordainsaria kobratzeko uneetara aldatzeko aukera aztertzea eskatzen dugu.

Administrazio honek diru-sarrera
handiak ditu aurten. Aurreko urtean baino 40 milioitik gorako aurrekontuak ditugu, diruzaintzako gerakina, Europako funtsen diru-sarrerak eta FOFELaren 32 milioi. Hori dela eta, EH Bilduk egutegi fiskala malgutzea eta gure hiriko pertsonen errealitateari iragazkor izatea proposatu du.