AKTUALITATEA


| 2022-06-02 12:09:00

EH Bilduk Urtaranen negoziaziorako borondate eza gaitzetsi du, eta lankidetzari eta akordio garrantzitsuak lortzeari emandako «danbatekoa» egiaztatu du. «Urtaranek uko egin dio akordio zabalak lortzeari, Gasteizi buruzko ikuspegi partekatua bilatzeari, dauden erronken erantzuna modu adostuan eraikitzeari», adierazi du Felix Gonzalez EH Bilduren Gasteizko bozeramaileak.

EH Bilduk salatu du gaur Urtaranek legegintzaldi osoan EAJ-PSEren gobernua izan denaren beste adibide bat eskaini duela: gobernu bat kezkatuago dago bere botere atalekin Gasteiz biziberritzeko proiektu ilusionagarri bat eskaintzearekin baino. Gaur egun, Urtaranek ehunka aldiz iragarritako proiektuen arrastorik ez dago, hala nola Fabrikazio Aurreratuko Zentroa, Start-ups azeleragailua, Mugikortasun Ordenantza berriaren negoziazioa, iragarritako proiektuak eta Urtaranen negoziazio-borondaterik ezagatik argitara eman ez direnak.

Gonzalezek esan du EH Bilduk uste duela
«gauzak beste era batera egin daitezkeela. Udalerriko erronka handiak partekatzeak indartu egiten gaitu hiriko proiektu kolektibo gisa. Beraz, etorkizunari aurre egitea alderdien arteko aliantzak ehunduz, bai, baina, batez ere, eragile sozialekin, ekonomikoekin eta herritar guztiekin, askoz hobea delako beti».

Azkenik, eta bihar izango den eztabaidari begira, EH Bilduko bozeramaileak ziurtatu du alkatea zuzenean inetrpelatuko dutela hegoaldeko erronda bati biderik emango ez zaiola ziurtatzen duen bere adierazpen bat lortzeko.