AKTUALITATEA


| 2021-12-15 12:02:00

EH Bilduren hezkuntza proposamena hobetzeko barne-prozesua aurrera doa eta mezu honen bidez, ostegunean, abenduak 16, arratsaldeko 18:30ean, Gasteizko Europa Jauregian antolatu dugun lan-saiorako gonbidapena luzatzen dugu. EH Bilduren komunitate osoari irekitako barne prozesua da hau eta lan saioan parte hartzeko izena eman beharko da https://elkarrekin.ehbildu.eus plataforman.

 

Lan-saio horiek, joan den urriaren 25ean hasi zen EH Bilduren barne-prozesuaren barruan kokatzen dira, eta datozen hilabeteetan garatzen jarraituko dira. https://elkarrekin.ehbildu.eus plataforman prozesuari buruzko informazio guztia aurki daiteke.