EH Bilduk galdera idatzi bat erregistratu du Herritarren Segurtasunerako Sailean, jaietako txupinazoan Andra Maria Zuriaren plazako sarreretan Palestinako banderak sartzea zergatik debekatu zen jakiteko. Ildo horretan, Alberto Porras EH Bilduko zinegotzia kezkatuta agertu da aipatutako gertakariengatik. «Bandera horiek sartzea debekatzea adierazpen askatasuna mugatzen duen ekintza da. EH Bildutik azalpenak eskatuko ditugu Udaltzaingoak Andra Maria Zuriaren plazara bandrerak sartzea zergatik debekatu zuen jakiteko eta debeku hori nondik iritsi zen jakiteko ere», adierazi du zinegotziak.
Horrela, EH Bilduk gertatutakoa argitu nahi du, baita agindu hori nondik eta zergatik iritsi zen jakin ere. Izan ere, hilaren 4an, paperezko bandera palestinarrak zeramatzaten pertsona askok bandera horiek utzi edo bota behar izan zituzten Andra Maria Zuriaren plazara sartzeko kontroletan, Udaltzaingoaren aginduei jarraiki.