AKTUALITATEA


| 2022-05-04 10:25:00

EH Bilduk Iñaki Gurtubai Ogasun zinegotziaren agerraldia erregistratu du, Europako funtsen nondik norakoak azal ditzan. Funts horiei buruzko informazio argi eta zehatzik ez dagoenez, funts horiek nola kudeatzen ari diren galdetu nahi du EH Bilduk. «Ez herritarrok ez talde politikook ez dakigu zer eskatu den, ez zertarako, ez noiz, ez nola, ezta zerbait jaso den ere. Urtaranen gobernuak informazioa argi eta garbi eskuratzeko erraztasunak eman behar ditu, baina ez da hori egiten ari. Taldeei helarazten ari zaigun informazioa partziala da, eta ez digu uzten funtsen erabilera eta kudeaketa ezagutzen», adierazi du Rocio Vitero EH Bilduko zinegotziak.

Gorka Urtaranek berak prentsaurrekoan adierazi zuenez, “diruz lagundutako eta Europak abalatutako proiektu guztiak esleituta edo gauzatzen daude”. Baieztapen horrek gehiago kezkatzen du EH Bildu, proiektu batzuk martxan daudela eta ez direla herritarrekin partekatzen ari esan nahi duelako.
«Zein proiekturi buruz ari dira? Zer kantitateri buruz Zer proiektu geratzen dira kanpoan? Baliteke gu proiektu batzuen alde egotea, baina gure babesa adierazteko ezagutu egin behar ditugu», ziurtatu du Viterok.

EH Bildu,
adibidez, bat dator mugikortasunarekin loturiko proiektu batzuekin, hala nola BEIaren kotxetegien proiekturako edo industrialdeetarako mugikortasun-planetarako inbertsioekin. «Gure ustez, funts horiek aukera bat dira, adibidez, mugikortasunaren edo jasangarritasunaren arloko proiektu estrategikoak bultzatzeko. Horregatik, hain zuzen ere, Europatik datorren diru publikoaren injekzio hori jarduera pribatuak finantzatzeko erabiltzearen aurka gaude, hala nola El Corte Ingleseko zama-nasa lurperatzeko proiektua, eta, jakina, are gutxiago pobrezia-kontzeptuekin lotuta», dio zinegotziak.

EH Bilduren ustez, Urtaran
en gobernuak joan behar zuen taldeei eta herritarrei funts horien berri ematera. Funts horiek publikoak dira, guztionak, eta funtsezkoak dira Gasteizek hiri gisa dituen erronkei erantzuteko. Horregatik, EH Bilduk zalantza guzti horiei erantzuna eman nahi die, eta Ogasun zinegotziaren agerraldia eskatu du hurrengo batzorderako.