AKTUALITATEA


| 2020-02-18 10:55:00

EH Bilduk ADIFi Aldaialde HLHIko obrak baimentzeko eskaria berriro egiteko eskatuko dio Udalbatzari. Zabalganako ikastetxe horren eraikuntzan aurrera egiteko Udalak eman behar duen lehen urratsa da. Era berean, udal-gobernuari eskatuko dio herritar guztiei, eta, bereziki, Aldaialde HLHIko familiei, ADIFekin dituen harreman guztien berri emateko.

Hala ere, eskaera hori gauzatzen ez bada, Euskal Herria Bilduk, Madrilgo Diputatuen Kongresuan duen talde propioaren bitartez, bilera bat eskatuko du Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin, gaur egun Aldaialde HLHI eraikitzea eragozten duen lurperatzearen egungo informazio-azterlana bazter dezan eskatzeko.

EH Bilduren bozeramailea Gasteizko Udalean Miren Larrionek adierazi du, "Lehen mailako gai bati buruz ari gara, Zabalgana auzorako hezkuntza zentro bati buruz. Familiek ezin dute zain jarraitu. Hori dela eta, udal gobernuak bere eginbeharrak burutzen ez baditu, EH Bilduk gai hau Madrilera eramateko konpromisoa hartzen du, eta, bertan, zentroa eraikitzeko aukera ematen ez duen Informazio Azterketa baztertzeko eskatuko dugu".

Gasteiz ez da behar bezala erantzuten ari bere auzorik berrienetan dauden ikastetxeen eskaerari. Horren adibide da Aldaialde haur-hezkuntzako eta lehen hezkuntzako 3. lineako zentro berria eraiki behar dela. Ikastetxe horren eraikuntza blokeatuta dago, partzelaren zati bat 2012an onartuu zen "trenbidea Gasteizen integratzea" informazio-azterketak ezarritako trazatuaren babes-eremuan dagoelako.

Hala ere, EH Bilduko Udal bozeramailea Gasteizen Miren Larrionek ohartarazi du irailaren 29ko 38/2015 Legeak, trenbideen sektoreari buruzkoak, 16. artikuluan jasotzen duen beste aukera bat dagoela.

"(...) Aurrekoa gorabehera, obrak edo instalazioak egin ahal izango dira soilik jabego publikoko eremuetan, tren-azpiegituren administratzailearen aldez aurreko baimenarekin, tren-zerbitzua emateko beharrezkoak direnean edo interes orokorreko zerbitzu bat emateak hala eskatzen duenean".

"Zalantzarik gabe, hezkuntza goi-mailako interes orokorreko ondasuna da; beraz, obrak egiteko eskaeria posiblea da", adierazi du Larrionek. Are gehiago, trenbidea hirian integratzeari buruzko plangintzak erabat aldatu dira, eta trazatu berriak, 2019ko uztailaren 5ean BOEn argitaratutako informazio-azterlan berrian jasotakoak, ez dio lursail horri eragiten.