AKTUALITATEA


| 2021-12-03 14:40:00

EH Bilduk deitoratzen du EAJk gaur Abiadura Handiko Trenaren iritsierari eta trenaren lurperatzeari buruz aurkeztutako akordioaren bitartez, Salburua eta Zabalgana lurperatzetik kanpo geratuko direla aitortzea suposatzen du. Zentzu horretan, Gasteizko EH Bilduren udaleko bozeramailea, Felix Gonzalez, bi auzo horietako bizilagunen aldarria lortzeko lanean jarraitzeko duen borondatea azpimarratu du: «EH Bilduk lanean jarraituko du lurperatzea Gasteizko hiri-bilbe osoan egingarria den arte».

 

Gonzalezek deitoratu egin du kudeaketa mandatu formula baliatu ez izana proiektua hobetu ahal izateko eta hiriko gainerako tokietara nola heda daitekeen aurreikusita izateko. Era berean, iragarritako proiektuaren finantzaketa nola gauzatuko den zehaztea falta dela gogorarazi du. «EAJk obra batzuk iragarri dizkigu, eta uste dugu ez direla nahikoak. Gainera, oraindik ez digute argitu ez nork ordainduko dituen, ez nola, ez zenbat dirurekin», azaldu du bozeramaileak.