AKTUALITATEA


| 2026-05-28 10:20:00

EH Bilduk kezka agertu nahi du Erretsundi auzoan bi platanondo moztu direlako, are gehiago legegintzaldi honetan onartutako udal ordenantzari jarraitu gabe egin denean.

Araudi honen arabera, zuhaitzak mozteko edozein aktuaziok prozedura jakin bat bete behar du, eta horren barruan dago udal teknikariek egin beharreko txosten teknikoa.

EH Bilduk martxoko osoko bilkuran bi zuhaitz horien mozketaz galdetu eta nahitaezko txostena eskatu zuenean, hirigintza arduradunak argudiatu zuen zerbitzua ematen duen enpresak jakinarazi zuela zuhaitzak gaixo zeudela eta zuhaitzak mozteko gomendatzen zutela, txosten hori hurrengo batzordean aurkeztuko zutela adieraziz.

Behin eta berriz eskatu dugun txostena ez da aurkeztu, eta, gainera, udal-lorategien mantentze-lanen enpresa esleipendunarekin harremanetan jarrita, jakinarazi ziguten ez dutela inolako aholkularitza-zerbitzurik kontratatuta Udalarekin, eta Udalak berak hartu zuela zuhaitzak mozteko erabakia.

EH Bilduk okertzat jotzen du egoera hau, alde batetik, onartutako udal arauak ez direlako behar bezala bete, eta, bestetik, hirugarren bat erruduntzat jotzeko ahalegina egin delako, udal gobernuak erantzukizuna bere gain har ez hartzeko.

EH Bilduk gardentasuna eta udal prozeduren betetze zorrotza eskatzen jarraituko du udalerriko zuhaitzen kudeaketan eta botatako bi zuhaitzak toki berean beste bi berri berdinengatik ordezkatzea eskatuko du.