AKTUALITATEA


| 2026-06-11 07:16:00

Akordioak, desadostasunak eta aurrean ditugun erronkak

Kronika honetan, osoko bilkurara eramandako hiru gai, eta udal kudeaketarekin lotutako beste laugarren bat nabarmenduko ditugu:

1.-“Baxo” azterketaren mozioa: EH Bilduk "Azterketa Euskaraz" plataformak aurkeztutako mozioa erregistratu zuen. Bertan, Iparraldeko ikasle euskaldunek Selektibitatearen baliokide den “Baxo” azterketa euskaraz egin ahal izatea eskatzen zen. Mozioa aho batez onartu zen.

2.- Elkartu-ren alegazioak: Osoko Bilkuraren beste puntu garrantzitsu bat Elkartuk (Gipuzkoako Ezinduen Federazioa) Elgoibarko kirol-zerbitzu eta instalazioen araudiari aurkeztutako alegazioei erantzutea izan zen, irisgarritasun unibertsalean aurrera egiteko neurriak sartzeko eskatuz, bereziki babes pertsonalizatuari dagokionez. EH Bilduk aldeko botoa eman arren, alegazio gehienek ez zuten gobernu taldearen (EAJ-PSE) babesik izan.

3- ETSrekin hitzarmena: Irisgarritasunarekin lotuta, Udalak eta ETSk hitzarmena sinatzeko onarpena aurkeztu zen, Toletxe kalea eta Urruzuno parkea lotuko dituen pasabide bat eta igogailu bat eraikitzeko, 2 milioiko kostuarekin eta Eusko Jaurlaritzak eta ETSk finantzatuta.

EHBildu abstenitu egin zen, gobernuak obra horri lehentasuna ematea erabaki duelako, inolako azterketarik edo hori justifikatzen duen daturik aurkeztu gabe, finantzazio faltagatik orain arte gauzatu ez diren beste proiektu batzuen aurrean.

4.- Altzolako berroneratze plana: Azkenik, eta plenutik kanpo, Altzolako Berroneratze Plana egiteko epea (Gipuzkoako Batzar Nagusietan onartua) amaitu ondoren, EH Bildutik herritarren parte-hartze eraginkorra erreklamatzeaz gain, gure kezka agertu genuen, plan honi buruzko informazio publiko nahikorik ez dagoelako, eta alderdi eta bizilagun guztien parte-hartzea lehen faseetatik ukatuz egingo delako.