Martxoaren 24ko osoko bilkuran, Errezabal egoitzako obrak aldi baterako geldiaraztea onartu zen, tarte horretan honako jarduera hauek ezarriz:
Geldialdi honen ondoren EH Bilduk, obra honi buruzko informazio guztia eskatzen jarraitu du, eta orain arte Gobernu taldeak EH Bilduren esku jarri duen dokumentazioa honako hau izan da:
Apirilaren 1etik aurrera obra hauek gelditu zirenetik, Urazandiko bizilagunen artean kezka eta segurtasunik eza eragin duten hainbat gertakari izan dira.
Horiek eta Gobernu taldeak orain arte aurkeztutako txostenak kontuan hartuta, EH Bilduk uste du informazio garrantzitsuaren falta nabarmena dagoela. Hori dela eta, berriro eskatu ditugu:
Bestalde, obren garapenari buruz bizilagunei informazioa emateko udalak komunikatzaile bat ipintzeko erabakia hartu zuen baina lan hori egiteko udal langile bat izendatu beharrean (arkitektoa, adibidez), komunikazio ardura lehiaketa bidez Errezabaleko obran murgilduta dagoen enpresari berari eman dio. Garbi esanda, herritarrei azalpenak emateko ardura triskantza egiten ari den enpresaren beraren esku dago.
Auzotarren kezka legitimoekin bat eginez eta informazio eza ikusita, EH Bilduk eskatu egin dio udalari prozesuari buruzko informazio guztia denbora errealean bana dezan, atzerapenik gabe, hiritarren eta batez ere kaltetu eta kaltetu potentzialen eskubide oinarrizkoa delako.