AKTUALITATEA


| 2025-06-08 08:03:00

Maiatzean Udalean landutako gaien artean hiru nabarmenduko genituzke:

Etxebizitzaren mozioa:

Aurrekoetan iragarri bezala, EH Bilduk mozio honen bidez, hutsik dauden etxebizitzak aktibatzeko eta gure parke publikoa handitzeko neurri desberdinak eskatzen zizkion osoko bilkurari. Udal Gobernuak (EAJ-PSE) mozioa atzera bota zuen beraien kontramozio baten bidez, orain arte egindakoa bide onetik doala argudiatuz.

Berdintasun Plana:

Plenuan onartutako V. Berdintasun Planean Elgoibarren dauden sentsibilitate desberdinetako ikuspegiak eta planaren emaitza kuantitatibo zehatzak faltan bota ditugu, EH Bildurena barne. EH Bilduk planaren alde bozkatu zuen, gabezia horiei buelta ematea eta berdintasun politika eraginkorrak elkarrekin garatzeko aukeraren esperantzarekin.

Kalegoen Plazako eraikinaren erorketa:

EH Bilduk Gobernu taldeari erregulartasunez Kalegoen Plazaren egoerari buruz informatzeko eskatu ondoren, maiatzeko batzordean, jakin genuen Zurich aseguru enpresak proposamen ekonomiko bat jarri duela mahai gainean kaltetuak azter dezaten. Kalegoen Plazako eraikina erori zenetik, 6 urte betetzear gaudenean, kaltetuek jasandako galeraren neurriko ordaina jasotzea espero dugu.