AKTUALITATEA


| 2022-03-18 10:51:00

Irisgarritasun Planak hiria guztiz irisgarria izateko beharrezkoak diren ekintzak jasotzen ditu. Eibarko orografia ikusita, auzo asko eta asko igogailuen beharrean daude. EH Bilduk urteetan eskatu ondoren, aurten Mekola eta Arrate Biderako irisgarritasuna behingoz konponduko da igogailu bitartez. San Kristobalera ere igogailuak jarriko ditu Udalak. Hurrengo erronka Urkin igogailu berria eraikitzea dela uste du EH Bilduk.

Gauzak horrela, 2022 honetako aurrekontuan Irisgarritasun Planean jasota dagoen igogailu  berriaren proiektua idaztea proposatu zuen EH Bilduk. Tamalez, PSEk PNVkin bakarrik lotzea nahi izan du aurrekontuaren negoziazioa eta EH Bilduren proposamena ukatu du udal gobernuak. Auzoak duen orografia ikusita, EH Bilduk Sansaburu eta Urki lotuko dituen igogailu berri honen beharra azpimarratu nahi du eta gauzatu arte behin eta berriz gogoratu eta proposatuko dugu.