AKTUALITATEA


| 2021-11-26 11:52:00

Kultura ondare urria dugu herrian eta duguna babestearen aldekoa da EH Bildu ere. Gauzak horrela, konbentuak duen ondare balioa argitu arte eraikina ez eraistea eskatu dio PSEri. Gainera, kiroldegi berriaren diseinua berraztertu eta konbentua kontutan hartuko duen diseinu berria egiteko gonbitea luzatu du EH Bilduk. Hamaika adibide daude inguruan, ondare kulturala balioan jarri eta gehikuntza berriak egin dizkiotenak, tradizioa eta modernotasuna nahasiaz, San Telmo museoa kasu.