AKTUALITATEA


| 2021-05-13 11:04:00

Azken asteotan asteburuei begira, Udal Gobernuak segurtasun neurriak besterik ez ditu martxan jarri. Baina EH Bildurentzat egoerak ertz gehiago ditu. Oso errotuta dago alkohola edatearen kultura herrian, baina hau al da nahi dugun gizartea? Hau al da dugun aisialdi aukera bakarra? Aisialdi aukera alternatibo gehiago eduki ahal izateko, Udalak kultur eskaintza handitu eta aberastea eskatu du EH Bilduk. Uda garaia gainean dugu, ordua da kontzertu eta kultur emanaldien egitaraua kalera ateratzeko. Gainera, Sanjuanak gertu daude eta aurten ere ez dira ospatuko, zein da prestatu den egitarau alternatiboa? Pandemia garai latz hauetan, kultur aukerak zabaltzea berebiziko garrantzia du osasun mentalarentzat.

Bestalde, kontsumoak jarraituko duela jakitun, EH Bilduk adikzioen sentsibilizazio ekintza plan bat ere martxan jartzea eskatu du. Sentsibilizazio ekintza hauek kontsumoak dakartzan arriskuak murrizteko helburua izango lukete.