Arantza Mata buru duen taldeak egindako lan bikainari jarraipena emateaz gain, berrikuntza handiak dakartza zerrenda honetan. Taldea gobernatzeko prest eta gaituta agertu da, eta Eibarko Udala gobernatzeko benetako alternatiba gisa.
EH Bilduk 2023ko maiatzeko udal hauteskundeetarako bere zerrenda aurkeztu du, bere zerrendaburuaz gain, nobedade askorekin. Talde prestatua da, izaera sozial handikoa zein kudeaketarako gaitasunarekin, ilusioz betea, hiriaren alde lan egiteko prest dagoena eta Eibarko Udala gobernatzeko gai dena.
Honako hauek osatzen dute EH Bilduren ekipoa:
1. Arantza Mata
Eibartarra 1974an jaio zen, eta kirol eta hezkuntza arloko profesional nabarmena da. Plaentxi HLHIko ikasketa- eta zuzendaritza-burutzan esperientzia du, eta SAREAN edo HEIZEko kide ere bada. Eskarmentu handiko futbol jokalaria ere bada, 16 denboraldiz hainbat klubetan jokatu du eta duela gutxi I. Gipuzkoako Futbol Sarietan emakumezkoen futbolaren aitzindarien saria jaso du.
2. Gorka Errasti
1979an Eibarren jaioa, Gizarte Lanean graduatua eta Enpresa Zientzietan diplomatua da. 20 urtez Gizarte Zerbitzuetan lan egin du, eta azken urteotan kultura-aniztasuneko teknikaria izan da. Antzerkiaren munduan ere sartuta dago eta EH Bilduko zinegotzia izan da Eibarren azken 8 urteetan.
3. Nerea Barruetabeña
Eibartarra, 1989an jaioa, Kimikan doktorea da eta material berrietan masterra eta doktoregoa ditu. Ikerketan 9 urte baino gehiago eman ondoren, unibertsitatean klaseak eman ditu eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea da.
4. Julián Diaz
Santanderren jaioa, urtebete baino gutxiagorekin iritsi zen Euskal Herrira familiarekin, bere herrian lan egiteko aukerarik ez zutelako. Ostalaritzan, zurgintzan eta lehen sektorean lan egin du, baina bere ibilbide profesionala metalaren sektorean zentratu zen. ALFAko sindikatu-ordezkaria eta sindikatu-ataleko arduraduna izan zen, eta, horrez gain, lan-arriskuen prebentzioaren arloko sindikatu-koordinazioko eginkizunak bete zituen.
5. Hiart Cabrera
1985ean Eibarren jaioa, Haur Hezkuntzan diplomatua da. Arlo horretako ikasketak amaitu ondoren, hezitzaile lanetan hasi zen Haurreskoletan, eta hamarkada batez baino gehiagoz lan garrantzitsua egin du bertan. 2019az geroztik, liberatu sindikala da irakaskuntzaren arloan.
6. Leire Alberdi
1976an Markina-Xemeinen jaioa, Arte Ederretan lizentziatua da eta Barne-Diseinuan graduatua da. Lan-esperientzia handia du hainbat arlotan, eta herri-mugimenduetako kidea da gaztetatik. Azken 6 urteetan, euskara irakasle gisa lan egin du, eta, horrez gain, hainbat erakunderekin elkarlanean aritu da honen erabilera eta zabalkundea sustatzeko.
7. Gorka Novoa
1977an Eibarren jaioa, Enpresa Zientzietan diplomatura eta Enpresa Zuzendaritza eta Kudeaketan masterra ditu. Gaur egun, Eibarko gestoria batean egiten du lan. 2014an, EH Bilduko zinegotzia izan zen Eibarren, eta EAko Kontseilu Nazionaleko kidea da. Bertan, politika ekonomikoaz, fiskalaz eta finantzarioaz arduratzen da.
8. Ainhoa Ormazabal
1970ean Eibarren jaioa, Urkizu eskolan ikasi zuen eta gero Ignacio Zuloaga institutuan. Sukaldari lanetan aritu da azken hemezortzi urteetan. Gaur egun Eibarko Mogel Iturburu ikastolan lan egiten du.
9. Aitor Blasco
Eibarren jaio zen 1974an, Industria Ingeniaritza ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresa Zuzendaritzako Masterra du. Sektore automotrizean, makina-erremintaren sektorean, trenbidearen sektorearekin lotutako enpresetan lan egin du, Antolaketa eta arlo Komertzialetan zentratuta.
10. Naiara Sánchez
Eibartarra da eta 1974an jaio zen. Psikiatrian espezializatutako Medikuntzako profesionala da. Zamudioko ospitalean hasi zuen bere ibilbidea, eta bertan egin zuen lan lehen urteetan. Esperientzia hartu ondoren, jaioterrira etortzea erabaki zuen, bere karrera profesionalarekin jarraitzeko. 2013tik Eibarko Osasun Mentalean lan egiten du.
Gainera, zerrenda osatzen dute:
11. Alberto Losada (Eibar, 1968)
12. Anafran Astigarraga (Eibar, 1966)
13. Mikel Uriguen (Eibar, 1975)
14. Izaskun Bustinduy (Eibar, 1976)
15. Julen Teran (Eibar, 1999)
16. Aizpea Izagirre (Donostia, 1973)
17. Iñigo Muñoa (Eibar, 1954)
18. Miren Baranguan (Eibar, 1991)
19. Jose Gimare (Salamanca, 1981)
20. Eneko Escudero (Eibar, 1986)
21. Begoña Vesga (Quintanilla San García, 1951)
Eta erreserba gisa Peru Alberdi (Eibar, 2003) eta Edurne Zenarruzabeitia (Eibar, 1955) ere sartu dira.
Arantza Mata Eibarko alkategaiak egindako adierazpenetan: "Ekipazo bat daukat ondoan. Harro egoteko ekipo humanoa, trebatua, konprometitua eta langilea, aho batez eibartar guztion ongizatea lortu nahi duen taldea. Esperientzia eta egiten jakitea batzen dituen taldea, EH Bilduk udalean egin duen lan handiaren lekukoa hartzeko prest dagoena, handia eta ona dena, eta herritar guztien bizi-kalitatea hobetzen ahalegintzen jarraituko dena, umiltasunez, zintzotasunez eta talde-lanarekin."