AKTUALITATEA


| 2024-04-24 15:25:00
Eskalada gero eta jende gehiago praktikatzera animatzen den kirola da. Eskaladaren onuren artean daude koordinazioa eta gorputz-kontzientzia hobetzea, indarra garatzea eta muskulu-tonifikazioa, malgutasuna eta elastikotasuna lantzea, lan anaerobikoa eta estimulu mental eta emozionala.
 
 Datuek diotenez, azken urteotako hazkundea oso esanguratsua izan da, eta igoera horren zati bat mendiko federazio-fitxen kopuruan islatu da. Nafarroaren kasuan, 2022. Urtean 
14.000 fitxa inguru ditu federazioak, bigarren lekuan kokatuz Erkidegoaren barruan lizentzia duten kirolarien kopuruari dagokionez. Gainera, Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioak biltzen ditu emakume gehien (5.108 lizentzia), eta ondoren saskibaloiak (2.466 lizentzia).
 
Parke, ikastetxe, institutu, kiroldegi eta beste hiri-espazio batzuetan rokodromoak maila globalean ugaritzeak demokratizatzen eta hirietako eguneroko bizitzan integratzen lagundu du. 
 
Gure bailaran, aldiz, eskalada praktikatzeko azpiegitura bat izan zezakeen proiektua, desegindako eskalada-panelera murriztuta geratu zen, eta metro gutxi batzuetan Boulder edo sokarik gabeko eskalada praktikatzeko aukera baino ez diguna ematen, oso presa gutxi (aurrera egiteko heltzeko piezak) eta zeharkaldi gutxirekin (presak eskalada horizontalean erabiliz egindako ibilbideak).
 
Gure ustez, gainerako presak gure Udaleko lekuren batean gordeta egonen dira, eta badakigu gure bailarako pertsona askok eskalada praktikatzeko Eskualdean dauden boulder edo rokodromoetara joan behar dutela, gure bailaratik 10 kilometro baino gehiagora. 
 
Bi premisa horiek kontuan hartuta, uste dugu eremu bat jar dezakegula, eskalada egiteko lekuaren idealari dagokionez desiragarriena betetzen ez duen arren, proiektutik baztertutako presa horiek erabili ahal izateko eta eskalatzeko espaziorik eza neurri txiki batean estaltzeko. 
 
Horregatik, EH Bildutik pentsatu dugu Sarriguren eta Ripagaina lotzen dituen lurpea leku egokia izan daitekeela presa horiek jartzeko eta pasabide hori aisialdi eta kirol erabilerako leku bihurtzeko. Leku hori estalita dago, eta, beraz, euria eta bero gehiegi egiten duen egunetan erabil daiteke. Horrez gain, bideozaintza-kamerak ditu, teorian eremu segurua izan dadin. 
 
Estilo horretako hainbat eskalada leku daude, baina, batzuk aipatzearren, Foixardako tunela eta Bartzelonako Baró de Viver auzoko rokodromoa edo Madrilgo Manoteras eta Planetariokoak. 
 
Horregatik guztiagatik, EH Bilduk honako puntu hauek proposatzen ditu:
 
 
1- Gobernu taldeari eskatzea Sarriguren eta Ripagaina lotzen dituen lurpeko sarbidean rokodromotik baztertutako presak jartzeko aukera azter dezala. 
 
2- Bailaran eskalada egiteko instalazio egokia emateko irtenbideak bilatzen lan egitea.